XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bilbotarrak lehen baino larriago, bakea zelan nondik egingo.

Ostera, lasterrean, ondorio negargarria: beste lurraldeetarik Bizkaira tropak heldu ziren.

Militarrek agintepide guztiak euren menpe jarri eta bakea zeharo lazkituz, bazterrak lorrindu.

Oraingoan, Bizkaiko Aldundiak deitua, Zamakola erdi-jauntxu urduria barik, Dimako beste seme bat heldu da Begoñatik Abandora, duintasunez ta gizabidez heldu be.

Gizon zuzenzalea berau, horraitino, azken gerratean, hogetabost urte zituen eta, gudarien kapeillau izatea jazo jakon.

Gerrate ostean, galtzaileak ez ei dau ezetariko eskubiderik.

Harako egunean, beste batzuekin, epaimahaikoen aurrera daroe.

Aita Leon alboan, laguna lagun zakidaz.

Botoidun eta ezpatadun epaileek egia osoa jakin gura.

Aita Leoni zutundu daitela dinotsoe.

Erantzuna bai ala ez, besterik ezin.

- Zu zeu, nazionalista vasco izan al zara?.

Aita Leon gizarajo haundiak, estu ta larri, erantzun motxa:.